Madrilen erabakia hartzea, eztabaidarik ez sortzea, informazio falta eta parte hartzerik ez sustatzea salatuko dute gaur eguerdian hainbat plataforma, alderdi politiko eta sindikatuk. Iñigo de la Serna Sustapen Ministroa goizean izanen da Iruñean eta AHTak Nafarroan zer nolako ibilbidea izanen duen esatera etorriko da. Hori, inposiziotzat hartu dute askok eta protesta eginen dute. Merindadeen plazan izanen da elkarretaratzea 12:00etan.