Munduko haize-errotarik altuena izanen du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 29a, 09:09

Eslaban jarriko dute haize-errota hori. Nabrawind enpresa izanen da arduraduna. 160 metro izanen ditu, alegia, Singular eraikinaren bikoitza baino gehiago neurtuko du.

Urtarrilaren 8an hasiko dira haize-errota berria Nafarroan jartzen. Nabrawind enpresa arduratuko da Munduko haize-errotarik altuena instalatzen. 160 metro izanen ditu eta muntaketarako ez ditu beharko garabirik. Probak eginen ditu errota horrek datozen 6 hilabeteetan. Proba horien bidez neurtuko dute datozen 25 urteetan zer nolako lana egiteko gai izanen litzatekeen eta hala erabakiko dute gero zenbateraino izan daitekeen onuragarria. 

Nabralift izeneko teknologia berri honek kostua ere txikitzea ekarriko du, bataz beste, %15 eta %20 artean, kontuan hartu behar da haize-errota horiek zenbaterainoko altuera duten eta zenbaterainoko indarra duen aero-sorgailuak. Alde batetik, lehen ere aipatu bezala, garraiatzeko eta logistika lanetarako erraztasunak ekarriko ditu teknologia berri honek. Ez ditu garraiorako kamioi berezirik behar eta muntaketarako ere ez du garabi handiegirik behar. Bestetik, fabrikazioan ere erraztasunak eragingo ditu: ohiko haize-errotek baino pisu gutxiago du, %20 gutxiago erabiltzen dituen metalei esker. Eta azkenik, haize-errota hauek kokatuko diren tokietan ere hormigoi-blokeetan aurreztea ekarriko du: %30-%40 artean.

Nafarroan egindako teknologia aurreratuko haize-errotak dira Nabralift izenekoak. Zer berritasun ditu? Bada, muntaketa sistema berritzailea duela, errazagoa eta azkarragoa; erroten besoek mugitzeko duten sistema berriak, lurrazpian dituen eragingailu hidraulikoen bidez egiten du.

Nafarroatik nazioartera. Europan ohikoa izan da haize-errota altuen instalazioa, baina, gurean ez horrenbeste. Orain, haizearen indarra baliatuko dute Nafarroan ez ezik baina Espainian, Indian, Brasilen eta Txinan ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!