Lekunberriko eta Belateko radarrek, 17.000na isun

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 27a, 09:13

Espainiako Trafiko Zuzendaritzak argitaratu ditu datuak: 2016an Lekunberriko radarrak 17.519 isun jarri ditu abiadura azkarregia eramateagatik; Belateko radarrak 17.315 jarri ditu. 

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak, Espainiak kudeatzen duenzuzendaritza horrek, 2,6 milioi euro jaso ditu Nafarroan ezarrita dituen bost radar finkoetatik.

48.000 gidariri jarri diete isuna gehiegizko abiadura eramateagatik.

Bost dira diogunez radar finkoak gurean: Lekunberrin dago bat, eta hori da hain zuzen Espainia osoan ezarrita daudenen artean isun gehien jartzen dituenen arteko bat, Citruenigon dago beste bat N 113 errepidean; Belaten N121A errepidean, Altsasun A1ean eta Murtxanten bestea AP68an.

Lekunberriko radarrak 17.519 isun jarri ditu aurten eta Belatekoak ez ditu askoz ere gutxiago jarri, 17.315 izan direlako guztira. 

Aurten handitu egin dira isun kopuruak

  • A-1eko radarrak: 6.838 isun jarri ditu, 268.050 euro bildu. 
  • A-15eko adarrak: 19.284 isun jarri ditu, 1.371.255 euro jaso ditu. 
  • AP-68ko radarrak: 2.651 isun jarri ditu, 95.050 euro bildu. 
  • N-113ko radarrak: 5.858 isun jarri ditu, 218.802 euro bildu. 
  • N-121-A errepidekoak 10.473 isun jari ditu, 384.550 euro bildu. 

Guztira beraz, 45.104 isun jarri dira 2017ko urrira arte eta 2.337.707 euro bildu dituzte Nafarroako radarretatik. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!