Hezkuntzak hamabi zentro berri zabalduko ditu 2017-2019 artean

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 26a, 08:26

Argazkia: Sanduzelain eraikiko dute BHI Iparralde zentroak jasoko ditu Biurdanaran doazen ikasle asko.

Erronkarik, Arbizuk, Mutiloak, Sarrigunek eta Sanduzelaik ikastetxe berriak dira ikastetxe berriak izanen dituztenetako batzuk. Beste 20 zentro zaharberritu edota handituko ditu Hezkuntzak.

2017 eta 2019 urteen artean, 59'6 milioi euro inbertituko ditu Hezkuntzak: ikastetxe berriak zabalduko dituzte, hamabi guztira -Erronkarin, Arbizun, Mutiloan, Sarrigunen eta Sanduzelain, besteak beste-; hamaika ikastetxe handituko dituzte eta obrak izanen dira beste bederatzitan. 

Eraikin berriei dagokienez, Erronkarin eta Buztintxurin izanen dira ikastetxe bana, eta institutuak Sanduzelain ---'BHI Iparralde' deiturikoa, Biurdanaren karga arinduko duena-, Castejonen, Sarrigunenen eta Elizondon eraikiko dituzte, akordio programatikoan bilduta dagoen gisan.

Horrrez gainera, 2018an, Iturenen, Arbizun eta Mutiloan zentro berriak zabaltzea espero dute eta, 2019an, Abartzuzan, Subillan eta Ribaforadan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!