Kannabis taldeak erregulatzen zituen foru legea bertan behera utzi du Auzitegi Konstituzionalak

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 22a, 08:05

Estatuaren eskumena dela ebatzi du epaitegiak, droga ilegal bat delako; zazpi legeri aurkeztu die helegitea Madrilek eta Nafarroako Gobernuak "birzentralizazio estrategia" salatu du.

"Parlamentuari ezarritako zigorra da", adierazi du Uxue Barkos presidenteak, kannabisen kluben foru legea Auzitegi Konstituzionalak errekurritu duela jakin ostean; legea estatuaren eskumenetan sartzen zela ebatzi du, bai eta droga ilegal baten ingurukoa zela: "Estatuaren eskumenetan sartzen da zigor legislazioari dagokionean, toki horietan banaketa eta kontsumoa sustatzen delako". Konstituzionalaren esanetan, kannabis elkarteek kontsumoa "normalizatu" dezakete

Ez da estatuak errekurritutako lege bakarra, zazpi foru legeri jarri baitie helegitea: Nafarroako ondarearen legeari, farmazia zerbitzuak emateko legeari, etxebizitza eskubidea bermatzeko legeari, Nafarroan bizi diren pertsonei osasun eskubidea aitortzeko Legeari, Nafarroako Polizia Legeari, eskuin muturreko biktimen Legeari eta kannabis taldeen legeari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!