Hirigunea atseginagoa egiteko planarekin, "10 milioi euro" galdu dituela esan du Alde Zaharreko denden elkarteak

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 21a, 07:58

Plana ezarri zenetik, 117 lanpostu galdu direla salatu dute: "Gogorra da, baina errealitatea da", esan du Ruben Goñi Alde Zaharreko elkarteko lehendakariak.

Hirigune atseginagoa egiteko plana martxan jarri zutenetik, eta Alde Zaharrean autoen sarrera galarazi eta Zabagunean aparkaleku zenbait kendu zituztenetik, egunero 100.000 euro galtzen dituzte erdiguneko -Alde Zaharreko eta lehen eta bigarren Zabalguneko- denda batzuek. Hori da Alde Zaharreko dendarien elkarteak salatu duena. Izan ere, "askoz jende gutxiago" joaten dela deritzote, "%10 inguru". 

Merkataritza ganberarekin batera egindako 400 inkestetatik ondorioztatu dute datua; diotenez, inkestatutako denden %65-%80 inguruk galerak dauzkala salatu dute, "%10 eta %30 inguruko galerak".

Hirigune atseginagoa egiteko plana "porrota" izan dela salatu du Goñik, nahiz eta hiria "hobetzeko eta dinamizatzeko" nahiarekin bat egiten duen. Dendariek planari ekarpenak egin dizkiotela esan dute, baina denak atzera bota dituztela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!