Joan den astean negoziazio mahaitik altxatu egin ziren langileen zenbait ordezkari (ELA eta LABeko ordezkariak tartean, ez ordea CCOO eta UGT negoziatzen segitu baitzuten). Miserikordiako zuzendaritzak ez zien onartu nahi oinarrian, funtsean hitzarmen duin baterako langileen eskaerarik. Hortaz, blokeatuta gelditu zen beste behin negoziazioa. Baina, ostiralean, berriz ere zuzendaritzak negoziatzeko proposamena egin zien langileen ordezkariei, eta, egun osoz izan ziren hitzarmenak jasoko zituenez negoziatzen. Azken orduan aurreakordioa erdietsi eta langileei galdetu zieten. Botazioan %97k aurreakordio horren alde egin zuten. Gaur 12:00etan emanen dituzte xehetasun guztiak agerraldia baitute deituta.