Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko azterketak espezialitatearen arabera eta ez hizkuntzaren arabera egitea nahi du Batzarrek. Hala berretsi dute afiliatuek -botoen %56arekin-; %37'5ek bi azterketak babestu dituzte.
Batzarrek parte hartzea "handia" izan dela-eta pozik azaldu da, bai eta "eztabaida nola eman den ikusita": afiliatuen %62k hartu dute parte.
Afiliatuei galdetzea Izquierda-Ezkerraren eta Batzarren beraren barruan dagoen "normalitate demokratikoaren eta aniztasunaren" adierazle da.
Ez da "txeke zuri bat"
Zerrenda bakarraren aldeko jarrera ezta "txeke zuri bat", Batzarreren hitzetan, eta kontselariari exijitu dio magai gainean jartzeko zein den "proposamen zehatza", eta, ildo beretik, oroitarazi du zerrenda bakarraren gaia ez zegoela akordio programatikoan.
Hala, "Kontseiluak antolatutako manifestazioa argiki Izquierda-Ezkerraren kontra" egindakoa zela salatu dute.