Emakume bat eta sei urteko haur bat hil dira Cintruenigon

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 18a, 07:39

>40 urteko emakume bat eta 6 urteko bere iloba hil dira igande honetan Cintruenigon, Nafarroan, etxebizitza batean galdarak eztanda egin ostean.
>8 eta 12 urteko beste bi adingabe larri zauritu dira, eta Nafarroako Ospitalera igorri dituzte. 12 urteko adingabeak erredurak ditu, eztandaren ondorioz.

Ezbeharra 15:07ean izan da, Doctor Arias kaleko etxebizitza batean, eta Guardia Zibilak jakitera eman duenez, egur-galdara batean izan omen da eztanda. Hiru anbulantzia, Udaltzaingoa, Polizia Forala eta Guardia Zibila bertaratu dira, eta psikologoen laguntza ere behar izan dute. Leherketa etxebizitzaren sotoan izan da. Sute txiki bat eragin du eta suhiltzaileek berehala itzali dute. Eraikinaren egitura ez da kaltetua izan.

40 urteko emakume bat eta 6 urteko bere iloba hil dira igande honetan Cintruenigon, Nafarroan, etxebizitza batean galdarak eztanda egin ostean. 8 eta 12 urteko beste bi adingabe larri zauritu dira, eta Nafarroako Ospitalera igorri dituzte. 12 urteko adingabeak erredurak ditu, eztandaren ondorioz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!