2000. urtetik "ospatzen" da Pertsona Migranteen Nazioarteko Eguna. Abenduaren 18a da egun hori eta horren bueltan "eskubideak aldarrikatu eta arau-hausteak salatu" eginen dituztela nabarmendu dute Nafarroa Harrera Hiria ekimeneko kideek.
2000. urtetik ospatzen dugu abenduaren 18an Nazioarteko Pertsona Migranteen Eguna. Data hau egokia da eskubideak aldarrikatzeko, arau-hausteak salatzeko eta hauen zergatia agerian uzteko.
Pertsona migranteekiko eguneroko eskubideen urraketak heriotzak eragiten dituelako. AZIak (Atzerritarrentzako Zentro Itxiak), harresiak, migranteen kriminalizazioan: komunikabideetako titular sentsaziolanalistek, diskurso xenofoboek eta sarekada polizialek estigmatizatzen dituzte pertsonak eta auzoak... Azken finean, beste leku batzuetatik etortzen diren pertsonenganako beldurra eta mesfidantza sortzeko instituzioen estrategiak besterik ez dira.
Nafarroako Harrera Hiriak eta pertsona migranteak laguntzen dituzten beste talde batzuk hemen gaude. Eta ez gaude gu bakarrik Nafarroan edo Euskal Herrian; Lesbos, Chios, Roma, Bologna, Dresden, Kassel, Frankfurt, Potsdam, Hamburg, Lübeck, Madrid, Barcelona, Copenhague, Londresen ohiukatuko dugu "Stop Wars against Migrants".
Ekitaldia, igandean
Gazteluko plazan igandean protesta eginen du Nafarroa Harrera Hiria plataformak errefuxiatuen eskubideen alde eta Europak hatru duen jarreraren kontra. 13:00etan eginen dute protesta.