'30 hiria' izanen da Iruñea mugikortasun ordenantza aprobatuta

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 14a, 08:30

Bizikletek galtzadatik joan beharko dute, eta soilik haurrak ibiltzen ahalko dira espaloitik. Garraio pribatuen aurrean, garraio publikoa, bizikletak eta oinezkoak lehenesteko urratsa da.

Oinezkoa erdigunean jartzea eta bizikletei erraztasunak ematea. Hori da Iruñeko Udalak EH Bilduren, Geroa Bairen, Aranzadiren, Ezkerraren eta PSNren botoekin onartu duena. Mugikortasun ordenantzak bidea egin zuen atzo; orain, autoak ohitu beharko dira bizikletekin batera galtzada partekatzen, eta txirrindulariak ohitu beharko dira galtzadatik joaten -14 urte arteko haurrak espaloitik joan daitezke-.

Zein baldintzatan ibiliko dira autoak eta bizikletak?

Bidegorrietatik eta galtzadatik gainontzeko ibilgailu guztien baldintza beretan joanen dira bizikletak, baina abantaila batzuk izanen dituzte: esaterako, txirrindularientzako ambar semaforoak eta lehentasuna izatea zenbat bidetan. 

Kontuan izanda Iruñeak ez dauzkala bizikletei egokitutako azpiegiturak, garraiobide horien segurtasuna bermatzen ahaleginduko da udal exekutiboa: bide nagusietan babestutako bizikleta erreiak jarriko dituzte. Era berean, txirrindulariek zenbait betekizun izanen dituzte: kaskoa eraman beharko dute, bai eta argiak eta txirrina ere. Autoek 1'5 metroko distantzian aurreratu beharko dituzte.

Kaskoekin ez

Debekatuta dago kaskoak jarrita edozein ibilgailu gidatzea. Sewgayek, patinete elektrikoek, monoziklo elektronikoek eta motorra duten gurpildun aulkiek espaloitik joan behar dute, hemendik aurrera, eta galtzadan sartzea galarazita dute.

Ibilgailu horiek oinezkoen abiadura errespetatu beharko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!