Ikusi ditugu jada elkarrekin. Duela egun zenbait jakin genuen zeintzuk igoko ziren igandean BECeko oholtzara; baina atzo ikusi genituen parez pare 17. Bertsolari txapelketako txapelarengatik lehiatuko diren bertsolariak. Eta gaur argazkia ikusi, eta ikuskizuna gertu dugula gogoratu naiz. Finalean egotea "ilusioa" eta "motibazioa" dela esan zuten atzo gehienek. Eta niri ere sortzen dit halako ilusioa bertan haien aurrean egongo naizela pentsatzeak, BEC goitik behera bertsozalez beteta egongo dela pentsatzeak.
Zalantza bat sortu zait, baina, azkenaldian. Txapelketa dela eta, ikusleek ez ote diegu gehiegi eskatzen bertsolariei? Ahazten ari ote zaigu bat bateko lana egiten dutela?