Hamahiru hilabete beteko dira laster Altsasuko muntai polizialaren ondorioz hainbat gazte atxilotu zituztenetik, eta ordutik espetxean jarraitzen dute Oihan Arnanz, Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda Pozueta Altsasuko gazteek. Aranjuezeko espetxetik erantzun dizkigu Topatuk idatziz bidalitako galderak Adur Ramirez de Aldak. Atxiloketaren eta auziaren egoera "surrealistak", espetxeko bizipenak eta Euskal Herritik jasotako elkartasun beroa izan ditu solasgai elkarrizketa luze zabalean.
Altsasuko gaztearekin izandako elkarrizketa herri eta auzoetara zabaltzeko, A3an inprimatu eta liburuxka osatzeko pdf.a osatu dugu. Hemen duzue eskuragai.