Kandelak ez lukete balio beharko norberaren etxebizitza berotzeko. Pobrezia energetikoaren isla dira kandela horiek zenbait kasutan. Arazo ekonomikoak izanda, askok ezin izaten dute berogailua piztu eta etxebizitzak hotz izaten dituzte. Kandelak izaten dira askotan aukera bakarra berotan izateko. Nafarroan 83.000 herritar bizi dira pobrezia energetikoan. Kalean salatu dute berriz ere. Neguaren hotzari aurre egitea eskubide beharko litzateke guztientzat eta Gobernuari konpromisoak hartzeko deia egin diote.
Bideoa:ahotsa.info-tik hartua