"2018ko aurrekontuetako sail batean Nafarroako errealitatea aztertuko dugu, marra gorririk gabe, eta baliabideak sortzseko aukera guztiak mahai gainean daude, jakitun baikara errepide sareek hobekuntzak behar dituztela", esan du Manu Aierdi presidenteordea: "Ez da aukerarik baztertuko eta bai edozein izan daiteke".
"Ibilgailu guztiei, batzuei edo herritar guztiei" eragiten dieten alternatibak izan daitezke. Txostena martxan dago eta "eztabaidan aurrera pausoak emateko" balioko du.