Comisiones Obreras sindikatuak gaur ohar bidez jakinarazi du Altsasuko Auzia desproportzionatua iruditzen zaiola. Zigor eskaerak gehiegizkoak direla dio ohar horretan sindikatuak. Terrorismotzat hartzea erasoak gehiegizkoa dela uste du eta eskaera fiskala desproportzio juridikoa dela iruditzen zaio, baita, urtebete baino gehiago espetxean mantentzea hiru gazte.
Indarkeriaren erabilera desligitimizatzea eta gorrotoaren kultura alboratzeko unea dela uste du sindikatu horrek, alegia, desberdin pentsatzeagatik edo lanbide zehatz bat izateagatik eraso fisikorik ezin dela onartu.
Hori baieztatzeak baina, ez du esan nahi, proportzionala denik Altsasuko Auzian inplikaturik dauden gazteen zigor eskaera. Konponezina den kaltea eragiten ari zaizkie espetxean mantentzea eta ez du arazoa konpontzen.
Gertatutakoa epaitzeko eskatu du Comisiones Obreras sindikatuak baina dagokion ohiko epaitegian.