Laura Perezi eta beste hamalau afiliaturi espedientea zabaldu die Ahal Duguk

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 11a, 09:21

Sare sozialetan eta barne txatetan alderdiaren kontrako kanpaina egitea leporatu die afiliatu baten salaketak. Kargugabetu ditzakete eta alderditik bota. Auzia eramateko instruktore bat izendatu du Berme Demokratikoen Batzordeak.

Ahal Duguko Laura Perez bozeramaile ohiari, Fanny Carrillo parlamentariari eta hamahiru militanteri sare sozialen, barne txaten eta hedabideen bitartez "alderdiaren kontra egitea" leporatu die Jose Antonio Garcia Ahal Duguren afiliatuak -2014tik afiliatua dela esan du-, eta alderdiaren Berme Demokratikoen Batzordeari salaketa aurkeztu dio. Orain, hamabost lagun horiek kargugabetu ditzakete eta alderditik bota. 

Ahora Navarra-Orain Mugituz ponentzia aurkeztu zuten Laura Perezek eta Fanny Carrillok, alderdiko beste hainbat kiderekin batera, eta salaketa jarri duen pertsonaren arabera, alderdia "edukiz hustu" nahi dute, hurrengo haustekundeetara beren kabuz aurkezteko. Jakina denez, oso boto gutxiren aldearekin, Edurdo Santosen hautagaitza izan zen gailendu zena, ez Perezena, eta geroztik urak ez daude bare alderdiaren barruan.

Berme Demokratikoen Batzordeak izendatuta, Bonaventura Bordas Carné izanen da auziaren instruktorea; orain, salatutakoek hamar egun dauzkate alegazioak aurkezteko. 

"Oinarririk gabeko salaketa"

Irene Otal Ahora Navarra-Orain Mugituz korronteko eledunak adierazi du salatutakoak ez direla "identifikatuta" sentitzen salaketarekin, eta "oinarririk gabekoa dela".

Salaketari buruz galdetuta, Eduardo Santos Ahal Duguko idazkari nagusiak esan du Berme Demokratikoen Batzordea "independentea" dela eta ez diela men egiten "norabide politikoei".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!