Ziklogenisaren parte izan ziren atzoko haizeteak, apaltzen joanen direnak gaur egunak aurrera egin ahala. Atzo jo zuen goia haizearen abiadurak: 102,6km/h iritsi zen, 22:30ean, Gorramendin. Gaur, zeru euritsua izanen da, eta ipar-ekialdeko haizea.
Bihar, eguraldia hobera
Biharko ere eguraldi txarra iragarri dute: garbi egonen da zerua zenbait tokitan, Erribera aldean batez ere eta behelainoa, aldiz, Nafarroako iparraldean. Euria izanen da eta ekaitzen bat ere irits daiteke. Elur kotak gora eginen du: 800 metrotatik 1.200 metrotara.