Nafarroako Lurralde Auzitegitik iritsi da azken orduan albistea.Iazko sanferminetan, uztailaren 7an emakume bat bortxatzeagatik akusatutako bost gizonak espetxean segituko dute.
Bost gizon horien defentsarako abokatuek epaiketa amaitu ondoren eskatu zuten aske uzteko, baina, gaur, hiru magistraturen artetik bik ez dute onartu halakorik. Hori bai, Ricardo Gonzales magistratuak boto partikularra eman du oraingoan ere eta bostak aske uztearen aldeko hautua egin du. Jose Francisco Cabo eta Raquel Fernandino magistratuek baina, ez dute halakorik onartu. Bi horien ustez, arinegi eta presazko erabakia litzateke aske uztea bost akusatuak, oraindik ere eurak errudun diren edo ez erabaki gabe baitute.
Boto partikularra eman duen Gonzalezek esan du, ez duelamotiborik ikusten espetxean mantentzeko bost akusatuak eta horregatik eman duela boto partikularra.
Dena dela, oraingoz behintzat, espetxean segituko dute iazko samferminetan emakume bat bortxatzeagatik akusatuak dauden bost gizonek.