Zatoz Olentzerori ongi etorri festa egitera!

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 1a, 11:27

> Sarrerak Euskalerria Irratian, Karrikiri Euskal Dendan eta hemen eros daitezke.

> Abenduaren 23an izanen da, 12:00etan, Zentral Kafe Antzokian.
> Olentzero bertan izanen da, haurrekin kantatuko du, eta ipuinak kontatuko dizkie.
> Pantxika Lamur pailazoak lehiaketak eginen ditu, Oskar Estanga musikariak haurrak dantzan jarriko ditu, eta opariak banatuko dituzte.

Olentzerori ongietorri beroa egiteko aukera izanen dute Iruñeko haurrek abenduaren 23an, 12:00etan, Zentral Kafe Antzokian, Euskalerria Irratiaren eskutik: 24ko gau magikoaren bezperan, Olentzero gurekin izanen da, haurrekin abestuko du, ipuinak kontatuko dizkie, eta oparitxoak ere banatuko ditu.

Iaz antzeko festa egin genuen, eta Olentzerok primeran pasa zuen, Zentral bete zuten haurrekin. Aurten jaia errepikatzeko irrikitan dagoela esan digu.

Pantxika Lamur pailazoak haurren artean opariak banatzen lagunduko dio, akrobaziak eginez, lehiaketa txikiak antolatuz.

Oskar Estanga bertsolari eta musikariak haurrei lagunduko die ikazkin eskuzabalari abesten.

D ereduko ikastetxe publikoetako zein ikastoletako abesbatza txikiek kantak eskainiko dizkiote ikazkinari.

Ekitaldia iaz baino laburxeagoa izanen da, haur txikiak horrenbeste emoziorekin ez daitezen gehiegi nekatu.

Baietz, iaz bezala, Zentral mukuru bete!

Ate irekiera: 11:30

Hasiera: 12:00

Sarrerak: aurretik3€, bertan 5€ (3 urtetik gorako haurrek sarrera behar dute).

Salmenta online: hemen.

Saltoki físikoa: Karrikiri Euskal Denda (Xabier karrika, 4).

Antolatzailea: Euskalerria Irratia.

Lerron azpian, iazko festako irudiak.

Jendez lepo Euskalerria Irratiak antolatutako Olentzeroren festa - 11

Jendez lepo Euskalerria Irratiak antolatutako Olentzeroren festa - 1

Jendez lepo Euskalerria Irratiak antolatutako Olentzeroren festa - 6

Jendez lepo Euskalerria Irratiak antolatutako Olentzeroren festa - 15

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!