37 urte zeuzkan zendutako gizonak eta Iruñekoa zen. Atzo hil zen. 05:48ak aldera bizilagun batek deia egin zion SOS Nafarroari. Zaintzan zegoen mediku taldea eta anbulantzia bat bertaratu ziren, baina ezin izan zuten deus egin. Foruzaingoak ikertuko du zer-nola gertatu zen ezbeharra.
Nafarroako Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten gorpua, eta bertan autopsia eginen diote.