Elurra izanen da nagusi asteburuan. Tarterik larriena, ostegunean 21:00etatik ostiralerako, gaurko, 17:00ak arte; orduan, 59 ibilgailu ariko dira elurra kentzen eta gatza botatzeko, lurra hormatu ez dadin. Litekeena da larunbaterako gelditzea elurtea, eta izotzaren txanda iristea; izotzaldiak egptea aurreikusi dute.
Zein errepidetan daude?
Iruñea-Behobian (N-121-A), Baztanen (N-121-B), Iruñea-Gasteizen (N-240-A), Leitzaranen (A-15), Sakanan (A-10), Nafarroako iparralderantz doan bidean (A-1), Iruñerriko ingurabidean (PA-30), (A-12) Donejakue bideko errepidean; makina bat portutan; Erronkari, Aezkoa, Urraul, Izagaondoa, Ultzama, Ierri eta Goñiko bailaretan; zein Lizarralko, Utergako, Astraingo, Garesko, Ziurakiko, Villamayorreko, Arronizeko, Lodosako, Vianako, Tafallako, Carrascaleko, Caparrosoko, Uxueko, Lergako, Airbako eta Casedako bideetan izanen dira makinak.
Webgunea kontsultagai
www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefonoan Nafarroako errepideei buruzko informazio berritua eskaintzen dute. Nafarroatik kanpoko bidaietarako 011 telefonora deitu daiteke edota DGTren orria bisitatu: http://www.dgt.es/es/.