Gorka Urbizu (abeslaria eta gitarrista):
"Egungo errealitatean kulturak garrantzia galdu du. Irudiaren garaiotan kirolariak, txiolariak eta antzekoak bihurtu dira erreferentzia. Gauzak aldatzeko musikaren balioa aldarrikatu nahi dugu. Autokritika ere egiten dugu, noski. Ez gatoz inori lezioak ematera".
David Gonzalez (baxua):
“Ez dugu indarrik galdu. Egia da lan honetan energia melodian dagoela, bereziki. Nahiz eta distortsio gutxiago izan, gure oinarrian beti ditugun erritmo biziak ez dira bazterrean gelditu”.
Galder Izagirre (batería-jotzailea):
“Taldea sendo dago. 23 urte bete ditugu baina oraindik indarrez gaude sortzen jarraitzeko. Gauza berriak egiteko kezka dugu. Beti bila gabiltza. Bidea egiten jarraitu nahi dugu munduan zehar”.