Liburu bat, elkartasunez beteriko 152 orrialde eta 200 argazki baino gehiago eta film luze bat. Bihar Iruñeko Golem Baiona zinemetan estreinatuko dira ‘HTX20; Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala eta ‘Elkartasunaeskuz esku’ argazki-liburua. Hatortxu 20 jaialdia zer izan zen azaltzeko asmoz datoz, itzela izan baitzen bizitzakoa.
Sukaldeko berotasunetik ezagutu izan nuen nik auzolan erraldoia. Eskuz esku bokatak, patatak eta pizza pasaz. Bezeroek gidatutako bidai horien tartean ikusi nuen kamera zenbait, baina horietan erreparatzeko astirik ere ez nuen izan. Agian azalduko da irudietan harrien azpitik ateratako glutenik gabeko ogiren bat.
Sakabanaketaren kontra milaka esku izan ziren Lakuntzan. Jaialdia bitartean, aurretik eta ondoren ere. Eguzkiak baino gehiago, jendeak lortu zuen giroa berotzea.