Espainiako estatuko meteorologia agentziak (Aemetek) alerta naranja piztu du, izan ere, gaur, 24 orduan,12 zentimetro arteko elur pilaketa egon daiteke Nafarroako hainbat tokitan. Zonaldearen arabera, ezberdina da tasa: erdialdean, 18 zentimetro izan daitezke; eta Pirinioetan, 20.
Alerta ostiralera arte mantenduko da.
Makina bat errepide, makinen menpe
44 elur makina izanen dira elurra kentzeko prest eta honako errepide hauetan guztietan ibiliko dira: Iruñea-Behobian (N-121-A), Baztanen (N-121-B), Iruñea-Gasteizen (N-240-A), Leitzaranen (A-15), Sakanan (A-10), Nafarroako iparralderantz doan bidean (A-1), Iruñerriko ingurabidean (PA-30), makina bat portuetan eta Erronkari, Aezkoa, Ultzama, Ierri eta Goñiko bailaretan.
Webgunea kontsultagai
www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefonoan Nafarroako errepideei buruzko informazio berritua eskaintzen dute. Nafarroatik kanpoko bidaietarako 011 telefonora deitu daiteke edota DGTren orria bisitatu: http://www.dgt.es/es/.