Araudiaren helburua da herrien euskal izenak "normalizatzea", eta exekutiboaren euskarazko jardunean Euskaltzaindiaren herri izendegia baliatzea, nahiz eta herri horien izen ofizialak erdarazkoak izan.
Dekretuaren zirriborroa aintzat hartzea adostu du Nafarroako Gobernuak gaurko bileran, eta testua Nafarroako Kontseiluaren esku utzi du, hark berrets dezan. Hori litzateke araudia onartu aurreko azken galbahea.
Errepide bazterretan ikus daitezke dagoeneko euskarazko izenak. Nafarroa sarrerako errepide seinaleak, esaterako, euskaraz ere jartzen hasi dira —gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanez zeuden, eta euskaraz ez denak—, eta Iruñeko sarrera-irteeretan ere euskarazko izenak jarri dituzte.