Parekideagoa izanen da hemendik aurrera Osasunbideko ugalketa tratamenduetara jotzeko bidea: lesbianentzat eta bikoterik gabeko emakumeentzat ateak ireki ditu-eta. "Bazterketarik gabe" sartzen ahalko dira, Fernando Dominguez Osasun kontseilariaren hitzetan. Gainera, ez dute ugalketa problemak dituztela esan beharrik izanen. Gaur sartuko da indarrean foru araua, eta, beraz, sistema publikora joaten ahal dira jada ugalketa tratamendua nahi duten eta orain artean baztertuak egon diren horiek.
Bazterketa iraultzea
Geroa Baik, Eh Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak legealdi hasieratik azaldu zuten ugalketa tratamenduetarako sarbidea errazteko nahia. UPNk bazterketa defendatu izan du gobernuan egon den urteetan, Arartekoak esan duen arren ez zela bidezkoa.
Foru arau berean, gizonen disfuntzio zutikorra laguntzeko tratamendu farmakologikoa ematea onartu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!