Ostiralean aurkeztu zuen Berri Txarrak taldeak disko berria: Infrasoinuak. Datorren urtean abiatuko dute diskoa aurkezteko bira, Asian, eta martxoaren 18an BECen kontzertu "berezia eta bakarra" eskainiko dutela aurreratu zuten. Berehalakoan entzuten ez diren soinuei keinu egin diete bederatzigarren lan honetan: Infrasoinuei.
Asteartean, Iruñean
Bilbon aurkeztu zuen lekunberriko taldeak bere azken lana, baina, Iruñean ere izanen dira. Asteartean 18:30ean Elkar dendan eginen dute euren lan berriaren aurkezpena, Komedias kaleko dendan. Gaur gainera Euskalerria Irratiko sintonian entzunen ditugu 9:30etan eta akustikoan ere joko dute Berri Txarrak taldekoek.