Duela hilabete eskas iragarri zuen multinazionalak diru galerak zirela eta kaleratzeak eginen zituztela lantokietan. Mundu osoan 6.000 kaleratze izanen zirela ohartarazi zuen. Eta, hasi dira zehazten non hasiko diren langileak botatzen. Nafarroan denera 107 izanen dira: Sarrigurengo fabrikan 92, Orkoiengoan 11 eta 4 Agustinosen.
Kaleratzerik ez da izango Siemens Gamesak duen produkzio gunean, Agoitzen. Planta horrek 180 langile ditu eta bereziki haize erroten palak egiten dituzte.
Fabrikek gehiago pairatu zuten 2010-2013an Gamesak egindako berregituraketa handia, orduan Altsasuko eta Tuterako plantak itxi zituelako enpresak.