Iruñerriko mendiak

Luis Urzainki: Epel mendia

Luis Urzainki 2017ko aza. 22a, 18:41

Epel mendia ez da iristen 700 metro izatera 698 m.) baina daukan xarmarengatik joatea merezi du. Inguruko mendiak altuagoak izan arren, mendi hau berezia da.. Bukaeran aldapa pikua badu ere, zailtasunik gabeko mendia da.

Zibilizaziotik oso urrun gaudela sentsazioa izanen dugu Epel mendian. Normalean jende gutxi joaten da, beharbada bere altuerarengatik garrantzia galtzen duelako jende askorentzat. Irteera luzatu nahi badugu, ondoan ditugun mendiren batera joan gaitezke Ostiasko edo Auzalor mendietara, adibidez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!