Lau irudi ditu gaurko argazkiak. Atzo iritsi zitzaidan Whatsapp bidez. Zangotzan egindakoak dira, eta seinaleak ageri dira guztietan. Ohikoak izaten dira debekuak ezartzen dituzten marra gorriak halako seinaleetan. Baina mantxa gorri berriak azaldu direlako iritsi zaizkit argazkiak sakelako telefonora.
Hizkuntza eskubideak urratzen dituzten mantxak dira, euskarazko hitzak ezabatzen dituztenak. Tristetu egin nau argazkiak; euskarak aberasten gaituela ulertu ez duen jendea dugu eta inguruan, onargarriak ez diren marra gorriak ezartzen.