Altsasuko epaiketa, apirilaren 16tik 27ra

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 21a, 20:01

Espainiako Auztiegi Nazionalean epaituko dituzte zortzi auzipetuak egun horietan, haien gurasoek sare sozialetan jakinarazi dutenez. 

Altsasuko auziko ahozko epaiketa datorren urteko apirilaren 16tik 27ra bitartean izanen da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zortzi gazte daude auzipetuta, eta fiskalak 50na urteko espetxe zigorra eskatzen die seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati.

Joan den astean bete zen urtebete zortzi gazte atxilotu eta horietatik sei espetxeratu zituztenetik. Urtebete geroago, espetxean jarraitzen dute Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz altsasuarrek.

 Defentsarako abokatuek kezka adierazi dute auzian izaten ari diren "berme falta" dela eta. Astelehenean, berriz, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordea agertu zen kezkatuta, auziaren "proportzionaltasun falta" dela eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!