Berdintasun Foru Legeari hamaika proposamen txertatzeko proposamena egin du. Eta oinarrian hartu ditu, joan den abuztuan sindikatuak berak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak aztertzen zituen txostena. Horretan jaso zituzten datu adierazgarri batzuk ekarriko ditugu gogora, ulertzeko gero, gaur aurkeztu dituzten hamaika proposamen horiek:
Aldi baterako lanpostuen artean, 10etik 8 emakumeek dituzte. Langabezia tasa ere handiagoa dute emakumeek, bikoitza zehazki. Soldatak ere txikiagoak dituzte eta berdintzeko %28 handitu beharko ziren.
Hamaika proposamen beraz, berdintasun hori lortze aldera. Berdintasun Legea ekonomikoki blindatzeko eskaera da lehena. Enpresetan; berdintasuna sustatzeko planak sustatzea ere bai, hezkuntzan; berdintasuna sustatzeko neurriak hartzea, generoagatik bereizten dituzten ikastetxeekin amaitzea eta berdintasun planak abiatzea. Administrazioak ekintzailetza femeninoa bultzatzea, landa eremuko elkarteak babestea eta zabalkuntza kanpainak egitea.
Hori, Nafarroako Foru Berdintasun Legea “osatu eta egokitzeko” Comisiones Obrerasek egin dituen proposmenak. Baina, Espainiara begira ere jarri dira eta Estatuko Legeari ere 15 neurri jaso dituzte.