Nafarroako Ondarearen Aldeko Plataformak elkarretaratzea egin zuen, eta salatu elizak kobratu egin nahi duela, "denona den zerbait ikusteagatik".
Katedrala gainera inmatrikulatu egin zuen Iruñeko artzapezpikuak, 25 euroren truke, 2007an; ekintza "ilegitimoa eta konstituzioz kanpokoa" dela ere salatu zuten.
"Nafarroako erregeak eraiki zutne eta Nafarroako gobernuak zaharberritu du; Nafarroako herriarena da eta haren berezko jabearen eskuetan egon behar du". Galdera ere airean utzi dute: zenbat diru irabazten ote du katedralak sarrera horiekin? BEZA ordaintzen al du?
Guztira, 1.200 inmatrikulazio egin ditu elizak Nafarroak eta horiek guztiak ere gaitzetsi zituzten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!