"Oihan, Jokin eta Adur etxean izan arte, auzipetu guztiak libre izan arte, hemen izanen gaituzte, lanean eta borrokan", esan zuten Altsasuko gurasoek iragan astean egindako agerraldi batean. Isunen eta presio ekonomikoaren bitartez isilarazi nahi dituzten arren, "etsiko" ez dutela adierazi zuten.
Altsasu, mass mediek esaten dutenaren aurka, "gezurrei erantzuteko gai" izan da, gurasoen hitzetan; erantzun egin dute: "Urtebete daramagu erantzuten herri bezala, lan egiten eta herritarren parte hartzea ikusten".
Auzipetuetako seientzat 50 urteko espetxe zigorra eskatu du Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak; 62, beste batentzat eta 12, azken batentzat. Beste bi adin txikikoak dira.
Manifestazioa igandean izanen da, 13:00etan, Altsasuko Iortiatik.