00:26ean izan da istripua. Aurrez-aurre egin dute talka kamioi batek eta auto batek. Kamioi gidariak ez du minik jaso baina autoan zihoazen bi pertsona hil egin dira kolpearen ondorioz. Antza denez, eta oraindik ikertzen ari badira ere zer gertatu den, kontrako noranzkoan gidatzen ari ziren kotxeko bi pertsonak. Kamioiarekin egin dute topo Egues parean PA-30ean.
Suhiltzaileak bertaratu dira eta eurek atera dituzte bi hildakoak kotxetik. Kamioi gidariak ez zuen zauri edo minik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!