Mikele Grande Olóriz, transexualitate egoeran dagoen 16 urteko neska da Gazteen Saria hartuko duena.; Aspace Elkarteak Erakundearen Saria jasoko du eta Sei Elkarteak Gizarte Partaidetzarena. Sari horiek Gazteriako Zuzendariordetzak banatzen ditu eta Nafarroan gazteen gizarte-partaidetza, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen dituzten jarduerak eta lan pertsonal edo kolektiboak saritzen dituzte. Banaketa azaroaren 27an izango da, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldien barruan.
Edizio honetara 11 hautagai aurkeztu dira. Nafarroako Gazteen Sarien Aholku Batzordeak izendatu ditu eta gaur goizean bildu dira xede horretarako Gazteen Zuzendariordetzaren egoitzan. Batzordea aurreko edizioko irabazleek, Nafarroako Gazteen Kontseiluak, unibertsitateek, komunikabideek eta gazteriako teknikariek eta NLGIko ordezkariek osatzen dute.
Mikele Grande Olóriz, gazte transexuala
"Gazteen Sariak" 14 eta 30 urte bitarteko Nafarroako Gazteak saritzen ditu, besteak beste balio hauekin lotutako jarduera pertsonalak dituztenak: solidaritatea, gainditzea, esfortzua, lana, tolerantzia, kultura artekotasuna, nazioartekotzea, beste gazte batzuentzat erreferente izan dadin.
Aurten Mikele Grande Olórizi eman diote, aurretik adierazitako balioak bateratzen dituelako, gainditzearena bereziki. Mikele erreferente bat da gazte guztientzat, eta bereziki bere transexualitate egoera berean daudenentzat. Ausardiako eredua da, hain gaztea izanda, jendaurrean agertzen delako gure gizartea aldatzeko.
Oraindik modu irekian hitz egiten ez den errealitate bat da.
Nafarroan 100 adingabe inguru daude transexualitate egoeran. Mikelek Ekhiñe Etxeberria Garjón zinemagileak idatzitako eta zuzendutako izen bereko dokumentalean parte hartu du. Dokumental horrek, gizarteak zenbait pertsonaren bizitza baldintzatu eta zailtzen duen erraztasunari buruzko gogoeta egiten du, pertsona horiek "desberdintzat" hartzen dituelako.
Enplegurako Aspace Nafarroa Fundazioa
Gizarte-partaidetzari emandako sariak gazteen partaidetza sustatzen eta bideratzen duen taldea edo elkartea nabarmentzen du, jarduera-maila handia badu eta gazteak Nafarroako garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte hartzea bermatzen badu. Bere jarduera-esparrua Foru Komunitatea edo beste lurralde bat izan ohi da, kasu honetan Nafarroarekiko lotura adieraziz.
Aspace Fundazioa desgaitasun bat duten pertsonak laneratzeko ibilbide bat garatzeko helburuarekin sortu da, eta bereziki garuneko paralisia eta antzeko arazoak dituzten pertsonak laneratzeko. Bere lana Enplegu Zentro Berezian egiten du, Laneratze Zerbitzuan eta Okupazio Zentroan.
Okupazio Zentroan prestakuntza- eta gaikuntza-proiektu batekin hasi zen garuneko paralisia ea enplegagarritasun zailtasun larriak dituzten 15 gazteentzat. 2017ko uztailaren 1etik plaza guztiak Nafarroako Gobernuarekin hitzartu dira, Okupazio Zentro gisa, beraz, proiektuaren lehen etapa burutzea lortu du. Halaber, proiektuaren berdintasun-balioengatik nabarmentzen da. Hor, emakume eta gizon kopuru berak parte hartzen du.
Sei Elkartea (Kultura arteko gizarte eta hezkuntza zerbitzua)
Azkenik, Erakundearen Sariak (publikoa, pribatua edo tokiko entitatea) gazteen aldeko jarduerarengatik nabarmentzen direnak saritzen ditu, gazteen gizarte-partaidetza, autonomia edo bizi-kalitatea sustatzen dituena, betiere bere jarduera Nafarroako gazteentzat bada, edo lehentasunezkoak badira.
Sei 1999. urtean sortutako elkarte independentea da, eta etorkinek, nerabeek bereziki gure komunitatera heltzean aurkitzen dituzten zailtasunekin sentikortuta eta konprometituta dauden boluntario-talde batez osatuta dago. Horregatik, bere helburuen artean dago etorkin nerabeak abegi gizartean egokitzea, parte hartzea eta integratzea daude, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenituz.
Sei nerabeak hartu eta laguntzen ditu migrazio-dolua egiten eta gizarte eta hezkuntza egokitzapen prozesuan, egokitze psikologikoan eta soziokulturalean, eta modu pertsonalizatuan, integralean eta globalizatuan egiten dute, familiekin, ikastetxeekin, gizarte-zerbitzuekin, aisialdiko taldeekin eta bestelakoen elkarlanean arituz.