Sindikatu guztiak bat eginda atera dira kalera behin eta berriz Miserikordia etxeko langileekin protesta egitera. Urte asko dira soldatak izoztuak dituztela eta lan baldintzak duintzeko beharra dagoela ere uste dute. KPIaren araberako igoerak eskatzen dituzte soldatei begira, lan-orduak zehaztea eta murriztea zenbait kasutan ere. Kalean egin dituzte elkarretaratzean hilabete hauetan. Orain, lanuzteak ere eginen dituztela iragarri dute. Azaroaren 22an zerbitzu minimoak ziurtatzeko adina langile ariko dira. Hori baino lehen, azaroaren 21ean auto-karabana eginen dute. Euren eskaera herritarrei helarazi nahi diete, jakin dezaten zer ari den geratzten Misericordia etxean. Negoziazioak etenda segitzen badu, ez dute baztertzen greara jotzea ere.
Miserikordia Etxean dute. Adinduen zentroa da eta 600 erabiltzaile ditu. Langileak berriz, 310 dira, gehienak emakumeak. Soldatak izoztuak dituzte duela urte asko eta KPIaren araberako igoerak eskatzen dituzte, baita, euren hitzarmena duintzeko negoziazioa ere. Kalera aterako dira gaur berriz ere, negoziazio horren blokeoa salatzeko.