Gaurko Metropoli Forala irratsaioa 948-Merkatua azokatik egin dugu, zuzenean. Baluarten izan dira sortzaile, artista, kudeatzaile eta sustatzaile hainbat. Nafarroako Gobernuko ordezkari Dori Lopez, Iruñeko Udaleko Kultura zinegotzi Maider Beloki, Iker Zia eta Xabier Zamargilea abeslariak, Patxi Miranda produktorea, Wikiguneako sustatzaile Xabier Cañas, Labrit Ondareak enpresako kudeatzaile Itziar Luri, Lankuko Maite Agirrezabala, Katakrak editorialeko Nerea Fillat eta Gor Diskak etxeko nagusi ohi Marino Goñi gure artean.