Gaur Eltxumendi mendira joan gara Luis Urzainki mendizalearekin. GR 220tik igotzen den ibilbidea hartu behar da, oso xenda argia. Gipuzkoa errepideren alde batean kokatuta dago eta Iruñetik oso gertu dugu.
Bizikletaz egiteko aukera oso onak eskaintzen dizkigu mendi honek, bai igotzeko eta bai jaisteko, baita Iruñetik bizikletaz joateko ere. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, ondoko Ezkidi, Agua edo Ezkaba berarekin batera egin ahal dugu.