Gaurkoan 'La Manada' dugu argazkiko protagonista. Egia esan argazkian ez dira azaltzen 'La manada'ko kideak. Hamarnaka kazetari eta argazkilari ageri dira irudian albistearen bila Nafarroako auzitegiaren atarian.
Bost izan zirelako agian edo sanferminetan izan zelako akaso, baina oihartzun handia hartu du gaiak. Kezkatzen nauena baina ez da argazkia bera. Argazkiaren ondoan azaltzen diren zenbait titular dira. 'La manada'ko kide baten hitzak eraman dituzte lerroburura zenbait mediok: "Nire bikotekidea 14 urterekin bortxatu zuten, nola esango didate ni bortxatzailea naizela?"
Hau bai terrorismoari gorazarre.