Urte bete da Carmen Lamela epailearen aginduz Altsasuko 8 gazte atxilotu zituztela. Epaiketaren data zehaztu zain, defentsa eskubidea urratzen ari zaiela salatu dute. Probak eta lekukoak ez dizkiete onartu, gehienak atzera bota dizkiete. Bermerik gabeko epaiketa izanen dela kritikatu dute Altsasuko gazteen defentsarako abokatuek