Bel Pozueta (Altsasuko Gurasoak):"Sufrikarioa izan da urtebete hau; injustiziaz betea"

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 14a, 11:10

Altsasuko Auzian hiru gazte daude preso duela urtebete. Liskar baten ondorioak "terrorismoarekin" lotu ditu epaileak. Epaiketaren zain daude. 

Adur Ramirez de Alda, Ohian Arnanz eta Jokin Unamunok urtebete daramate Madrilgo espetxean preso. Taberna batean goizaldean izandako liskar batean parte hartzeagatik daude preso. Horixe salatu du gaur Bel Pozueta Adur Ramirez de Aldaren amak Euskalerria Irratiko elkarrizketan. "Jendeak jakinen balu liskar horrek sortu zuen ondorioa, ubeldurak eta txorkatilla bihurritua, ez luke ulertuko 375 urteko espetxe zigorra eskatzea eta terrorismoarekin lotura izatea gertaera hark", esan du. ENTZUN elkarrizketa osorik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!