Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak exijituko dituzte azaroaren 25ean

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 13a, 08:46

Argazkia: Manifestazioa iragartzeko egindako prentsaurrekoa. / @OsasEtxTa2okEus

Osasun etxean euskarazko artatzerik ez dagoela salatzeko manifestazio eginen dute hurrengo larunbatean, hilaren 25ean, larunbatarekin.

Osasunbidean kexak aurkeztu; osasun-etxea okupatu; Osasun Kontseilariarekin eta Euskarabideako zuzendariarekin bildu; jende-katea osasun etxea inguratuz; sinadura bilketa... Asko dira Arrotxapeako osasun etxean mediku eta pediatra euskaldunak exijitzeko 'Osasun Etxeak eta biok euskaraz' plataformak egindako ekimenak. Orain, urrats bat gehiago eginen dute: manifestaziora deitu dute, azaroaren 25ean, larunbatarekin. 

Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak orain! lelopean aterako dira kalera, 12:00etan, osasun etxetik abiatuta. Herritarrei bertaratzeko gonbitea zabaldu diete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!