Iaz 14.000 saski banatu ziren Euskal Herri osoan Errigora ekimenari esker eta etekinen laurden bat, 175.000 euro, Nafarroako erdialde eta hegoaldeko euskalgintzara bideratu zen laguntza moduan.
Aurten ere bi saski eskaintzen digu Errigorak: zuria eta beltza. Nafarroako 25 ekoizleren produktuak biltzen dira haietan. Bakoitzaren prezio 50 eurokoa da eta aurreko urteetan bezala, %25a euskara bultzatzeko ekimen desberdinetan inbertituko da.
Azaroaren 2,3 eta 4an auzolan handi bat egin zen Ablitaseko kooperatiban kutxa horiek guztiak prestatzeko.
Saskiak eskatzeko moduak anitzak dira: Internet bidez edo banaketa puntuetan.
Errigora.eus gunean informazio guztia aurki daiteke.
Heldu den astelehenean, Irrintzi Plaza saioan, bi saski zozkatuko ditugu gure entzule guztien artean. 16.30etan telefonoak zabalduko ditugu deiak jasotzeko. Ez galdu gure zenbakia: 948-170151.