Artaxoako zerkoa, Amaiurko gaztelua, Kortesekoa, Xabierkoa, Martzillakoa, Santakarakoa, Erriberriko Errege Jauregia, San Bartolome gotorlekua, Tibalt II.ren gaztelua, Uxueko eliza gotortua eta Bianako monumentu multzoa dira bideo honetan ikusi ahal izanen ditugun eraikin historikoak.
Game of Thrones (Tronoen lehia) telesail ospetsuko musikaz lagundurik ageri dira hemen irudiak. Musikajoleak dira Claudia Osés (biolina) Maddi Arana (biolina), Iván Carmona (biolontxeloa), Yeray Carmona (gitarra), Igor Arostegi (perkusioa), Daniel Domínguez (perkusioa), Ainhoa Portu (perkusioa).
Sukai enpresa duela urte bete inguru sortu zuten bertako musikari batzuk Claudia Osés, Igor Arostegi, Iván Carmona, Aitor Urquiza eta Fernando Salinas. Gaur egun 40 musikari inguru biltzen ditu plataforma honek.