Bost pertsona azaltzen dira eguneko argazkian. Bost pertsona, beste asko ordezkatzen. Ospatzen ari dira, txanpain botila eta guzti. Badelako zer ospatua, noski.
Jakingo duzuenez 29 urte bete ditu entzuten ari zareten irrati honek, eta tarte hau nire zorion mezua bidaltzeko erabili nahiko nuke gaurkoan. Alegaltasunean indarrez tinko jarraitu dutelako uhinak Iruñerrian zabaltzen. Muga guztien gainetik, euskarazko informazioa eta entretenimendua gure etxetara hurbiltzen digutelako egunero.
Eskerrik asko Euskalerria irratia!
Zorionak!