Grabazio hura nork egin zuen ez dakiela esan zuen Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne Ministroak baina kritikatu egin du grabatu izana eta zabaldu izana Altsasuko alkatearekin, Javier Ollorekin eta Union de Guardias Civilesekin egindako bilera pribatua. EAJko Victoriano Gallastegik egin zion galdera atzo Senatuan Zoidori eta horixe da erantzun ziona: Ez zitzaiola egokia iruditzen baimenik gabe bilera grabatu eta gero zenbait hedabidetara filtratzea. Bilera hartan Ollok (beste zereginetan ari zena une horretan) Ramon Rodriguez Prendes Union de Guardias Civileseko idazkari nagusia hartu zuen bere bulegoan bilera bat egiteko. Hala ere, Zoidok esan du ezin zaiola Rodriguez Prendesi leporatu grabazio hori egin eta zabaldu izana, beste kideekin batera izan baitzen bilera hartan.