Siemens enpresaren kaleratzeek ondorioak izanen dituzte Nafarroako langileen artean ere

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 7a, 07:42

Siemens Gamesak Sarrigurenen duen lantokia.

>1.500 langile ari dira lanean Siemens Gamesa enpresarentzat Nafarroan. 
>Dauzkan langileen %22 kaleratzeko asmoa iragarri du. 24 herrialdetan ditu lantegiak. 
>135 milioi euroko galdera aurkeztu du enpresak azken sei hilabeteetan. 

Bost langileetatik bat kaleratzeko asmoa iragarri du Siemens Gamesa enpresak. Eragina izanen du Nafarroan, 1.600 langile baititu enpresa horrek. Guztira lan taldearen %22 kaleratzeko asmoa du, hau da, 6.000 langile enpresak 24 herrialdetan dituen enpresen artean. Nafarroakoa Sarrigurenen kokatua du Siemens Gamesak eta 1.200 langile aritzen dira han. Ingeniaritza eta bulegoetako langileak ari dira Sarrigurengo lantokian eta beste zenbait langile Agoitzen duen lantokian ere aritzen dira.

Azken sei hilabeteetan 135 milioi euroko galerak izan ditu enpresa horrek. Siemensek Gamesa erosi zuenetik datu negatiboak izan ditu eta horren ondorioak langileek pairatuko dituzte. Enpresako zuzendaritzak sindikatuak deituak ditu asmoen berri emateko. 

Siemensek Gamesa irentsi zuenetik

Bi enpresen arteko fusioa izan zenetik galerak baino ez dituzte izan. Irabazietan ere antzeman dute atzerakada hori: 5.022 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu %12 gutxiago. Horrek esan nahi du 135 milioi euroko galerak izan dituela. Enpresak plan estrategikoa aurkezteko asmoa du 2018ko otsailean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!