Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil kozkorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri honek dituen balore guztiak eransteko asmotan. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra.
Komedia gazi-gozo honek kritika zorrotzaz egiteaz gain, geure buruaren ispiluan jartzeko egokiera emanen digu.
JOKOZ KANPO
HIZKUNTZA: Euskara
IRAUPENA: 75 minutu
EGILEAK: Mikel Pagadizabal, Nagore Aranburu eta Anartz Zuazua
IKUSLEAK: Helduak
AKTOREAK: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota
MUSIKA: Ignacio Perez Marin
JANTZIAK: Nagore Dendariarena
ESZENOESZENOGRAFIA:Josean Perez eta Iñaki Iriondo
ARGIAK: Carlos Salaberri
ZUZEZENDARIA: Anartz Zuazua
Sarrerak: 8 € [5 € ikasle taldeak - gutxienez 5 laguneko taldeak]
Abonoa: 18 € [hiru emanaldiak]